lunes, 5 de mayo de 2014

Eskizofrenia, Psicología



Aurkibidea:                                                                   
-Zer da?
-Kausak eta sintomak.
-Kasu ezagunen bat.
-Ipuina.
-Hausnarketa.
-Bibliografia.





ZER DA?
Eskizofrenia gaixotasun psikologiko larria  eta kronikoa da, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak, sinesmen faltsuak eta abar.
Eskizofrenia gutxi gorabehera nerabezaroan edo heldutasunaren lehenengo urteetan garatzen hasten da.
Errealitatearen pertzepzio edo adierazpeneko asalduretan oinarritzen den gaitz mental kroniko bat deritzo. Alegia, gaitz ezberdinak daude diagnostiko berdinari erantzuten diotenak. Bere ageriko sintomen artean desantolaturiko pentsamenduak, eldarnioak, haluzinazioak eta afektibotasun eta hizkuntza arazoak daude. Honen ondorioz ohikoa izaten da motibazioa behar duten portaerak eta helburu bat dutenak ezin mantentzea, gizarteratzeko behar diren gaitasunen gabezi bat eraginez.
Eskizofrenia hala-nola arrunta den gaixotasuna da. 100 pertsonatatik batek izango du gaixotasun hori bere bizitzan zehar. Eskizofrenia 15-25 urte bitartean agertzen da, 12 urtetik beherakoetan agertzea arraro delarik. Proportzio berean jotzen ditu gizonezkoak eta emakumezkoak, azken horietan sintomak beranduago agertzen badira ere.

KAUSAK
Gaixotasun multifaktoriala aztertu diren aldagaien artean genetikoak, haurtzaroko ingurumena, neurobiologikoak, psikologikoak eta gizarte egoerak daude. Gaur egun bereziki neurobiologiaren bidea jarraitzen da, besteak beste dopamenaren gehiegizko aktibitatea baitago gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bide mesolinbikoan. Hau dela eta anti-psikotiko gehienak dopamenaren aktibitatea jaitsarazten dute.


SINTOMAK
Eskizofrenia duten pertsonetan modu askotako sintomak agertzen dira. Batzuetan, sintoma horiek bat-batean agertzen dira; baina gehienetan gaixotasuna astiro garatzen da, hileetako eta are gehiago urteetako prozesuan zehar.

Hasieran sintomak ez dira nabaritzen, edo beste arazoren batek sortutako sintomatzat har daitezke. Sarritan, pertsona horiek islaturik sentitzen dira, eta uzkurtu egiten dira, errealitatearen kontrola desagertzen doanean. Arazo horiek direla-eta, lagunak egiteko ezgauza ikusten dute beren burua eta, ondorioz, beren higieneaz eta itxuraz arduragabetu egiten dira. Eskolara joateari edo lan egiteari uztea dira gaixotasunaren beste sintoma goiztiar batzuk.

Gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, beste sintoma batzuk agertzen hasten dira. Pertsona modu arraroan portatzen eta zentzurik gabeko gauzak esaten hasten da. Eskizofrenia duten pertsonek aluzinazioak izan ditzakete, hau da, errealitatean ez dauden gauzak ikusi, sentitu, usaindu edo entzuten dituzte.

Sintomen zorroztasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera, eta sintomen garapena ere aldakorra izan daiteke.

Bost taldetan banatzen dira:
-Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude: zoraldiak, delirioak, lilurapenak, haluzinazioak, jokabide aldaketak eta urduritasuna. Psikosi izena hartzen duten sintomak dira.
-Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnioa), gose falta etab.
-Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea, etab. Talde honetan dauden sintomak ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak dira.
-Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
-Azkenik, bosgarren taldean, sintoma antisozialak izaten dira.

KASU EZAGUN BAT
7 urte zituelarik, Jani Schofield-ri eskizofrenia diagnostikatu zioten. Ordura arte ikusita zeuden kasuetatik larrienetarikoa izan zen, medikuen esanetan. Normalean, eskizofrenia nerabezaroan edo helduaroaren lehenengo urteetan hasten da, baina Janiren kasuan ez zen horrela izan.
Gaixotasuna zeukanean, Jani 200 haluzinazio baino gehiago ikusten zituen, eta horien artean katuak, txakurrak, txoriak, arratoiak eta bere adinako neskatxak zeuden. Bizidun guzti horiek Janik deitutako “Calalini” irla imaginariotik datozela uste zuten; horietako askok neskatxa indarkeriaz tratatzen zuten eta bere familia eta bere burua erasotzeko esaten zioten.
Pixkana pixkana, bere familiari eta medikamentuei esker hobetzen ari da, baina medikuen ustez oso zaila izango da Jani Schofield bizitza normala eramatea.

IPUINA
Eskizofrenia gaixotasun psikologiko larria  eta kronikoa da, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak, sinesmen faltsuak eta abar.
Istorioa:
Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. Jaio zenetik oso ume polita zen. Txikitatik bi lagun zituen klasean, Irati eta Marta. Beren denbora librean asko jolasten zuten eta bi neskak konturatu ziren Mikelek oso gauza arraroak esaten zituela. Haiek uste zuten imajinazio handia zuela eta ez zioten garrantzirik eman. 
Irati: Zer gauza arraroak esaten dituen Mikelek ezta?
Marta: Bai, imajinazio handia du.
Handiagoak zirenean Mikelek beste munduko gauzei buruz hitz egiten zuen eta gero eta arraroagoa egiten zitzaien Marta eta Iratiri.

Orduan Mikelen lagunek bere aitarekin hitz egitera joan ziren. Berarekin zeudela, Mikel oso gauza arraroei buruz hitz egiten zuela esan zioten.
Lagunak: Kaixo, Mikelen lagunak gara. Zurekin hitz egin nahi dugu zure semeari buruz. Denboraldi honetan oso gauza arraroak esan ditu.
Aita: Zer dela eta? Nire emaztea eta ni ere nabaritu dugu bere jarrera arraroa bihurtu dela, baino beste umeena bezalakoa zela pentsatu genuen.
Lagunak: Gure ustez ez da normala, eta aditu batekin hitz egitea gomendatuko genizueke.
Mikelen gurasoek, Mikelekin arratsalde oso bat egonda gero, Marta eta Irati esandakoa egia zela konturatu ziren eta psikologo batekin hitz egitera eraman zuten.
Psikologoa ez zekien zein zen Mikelen arazoa, orduan psikiatra batera bidali zuen.
Han zegoela Eskizofrenia zeukala esan zioten eta bere gurasoak beldur handia hartu zuten.
Hurrengo urteetan Mikelen lagunak berarekin egon ziren, baino ez zuten lortu  gaixotasuna gutxitzea. Batzuetan gauza arraroak egiten zituen, baina hala ere, lagunak, lagunak dira, eta ez zioten inoiz bakarrik uzten.
Baina orduan Mikel beste leku batera joan behar izan zuen bere burua sendatzeko, eskizofrenia gaixotasuna zuten jendearentzako zentro espezializatu bat zen. Hortxe oso urte txar batzuk pasa zituen. Medikuek ikusi zuten urteak pasa ala Mikel geroz eta hobeto zegoela eta ondorioz bere etxera itzuli zen, baina hilabete batzuk pasata bere gurasoak nabaritzen hasi ziren geroz eta eroago zegoela, eta zentrora berriz bidaltzea erabaki zuten. Zentroan zegoela lehenago egin zituen lagunak agurtu zituen, eta bere amaiera gertu zegoela aitortu zien.
Mikelen gurasoak eta lagunak berari buruz jakin zuten azkena bere buruaz beste egin zuela izan zen, bere zentroaren logelako leihotik botatzerakoan.
Lagunak: (negar egin)
Mikel: aulkitik salto egin.

AMAIERA


HAUSNARKETA
Gai hau oso interesgarria da, eta gaur egungo gizartean nahiko ohikoa den gaixotasun bat denez, eta askotan behar den bezala diagnostikatzen eta tratatzen ez denez, honen lana egitea erabaki dugu, neskatxa baten kasua emanez. Munduan existitzen diren buruko gaitzetatik suntsitzaileenetariko bat denez arreta deitu digu eta gaixotasun honi buruz informazioa biltzea eta aztertzea erabaki dugu.
Ipuina ez dugu aukeratu, guk asmatu dugu, istorio bat kontatuz.











No hay comentarios:

Publicar un comentario